XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ameriketara bideko untzian goazela gertatutako gauza xume, baina adierazkorra, etorri zait gogora orain: euskal musika neraman biderako disko gutxi batzuetan, aita eta anaiari entzunarazteko, eta bidean egin nuen lagun ertaeuropear heldu bati, euskaldun bezala!, erakutsi nion CCCko ingelesa entzuteko diskojogailu txikian jarrita euskal disko bat, harro; baina entzuten hasi bezain laster esan zidan: Hori ez da euskal musika, gaurko pistatxo bat baizik, edo antzeko zerbait. Xeyren disko bat zen!

Honek adieraziko dizu gure formazio falta.

- Garai hartako zure lagunek segitu al zuten lan politikoan? Zer izan da gerra-ostean klandestinitateko lana?

Esan dizut honetaz nirea.

Baina beste zerbait datorkit burura: nire dantza-lagunak ez ziren niri, Alderdiko bezala, herrian zetorzkidanak edo.

Beste gehienak bezala (Pedro Arregi, Maximino-neko Lasartearrak), elizara joaten jarraitzen zuten, Eta dantzetara eta bestetara ez; ni, berriz alderantziz, ez.

Eta aipatu ditudan lagunak ezkertiarrak ziren.

Klandestinitateko lagunak, bestalde, Peitto Garmendia nagusiki lanean, Eusebio lehengusua Donostian, horiek beste nolabait ikusten nituen, ez jai eta igandetako dantzetan, ez mezetan!

Soziologikoki eta politikoki, hauek ziren nire kideak, baina ez beste ohiturez.

Hau Pello Arregik aurpegiratu dit behin baino gehiagotan.

Nire jokabide, ordea, naturala, nirezkoa, izan da.

Ni oso izan naiz normala nire jokabideetan, nik uste, moralki errebelde samarra.

Nola moldatzen nintzen Andoain batean nire bi lagun motak tratatzeko?

Igande eta jai egunetan batzuekin, lan-giroan eta Donostian besteekin.